Garaipena eskuratu du Manex Larrañaga txirrindulariak Zestoan

Mirari Altube Arrese 2026ko uztailaren 9a

Manex Larrañaga podiumean, Zestoan. (Argazkia: Elgoibarko Lagun Taldea)

Besa-Geminis taldeko ziklista den Manex Larrañaga Sarriegik (Aretxabaleta, 2008) garaipena eskuratu zuen joan den zapatuan Zestoan jokatutako Gurutzeaga Saria lasterketan.

82 kilometroko ibilbidea egin zuten Zestoako lasterketan txirrindulariek eta Larrañaga izan zen helmugaratzen lehenengoa, esprintean, 2:07:44 denbora eginda. Haren atzetik sartu ziren Aiur Ugartemendia eta Axular Aldazabal, denbora hori bera eginda. Besa-Geminis, gainera, taldekako sailkapenean lehenengoa izan zen.

Elgoibarko Lagun Taldea elkarteko kide da Aretxabaletako gaztea –aurretik Bolintxo Okindegia-Lana E. Koop. taldeko ziklista– eta denboraldiko bigarren garaipena izan da harentzat. Aurreko astean, gainera, Sabiñanigoko lasterketan hartu zuen parte Euskal Selekzioarekin. 

Asteburu honetan, Larrañaga eta taldeko beste bost kide, Bizkaia Itzulian izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak