Auspoa Ekoizle Gazteak lehen sektorea begirada gastronomiko batetik indartzeko sortu da, ekoizle belaunaldi berriei euren proiektuen garapenean, profezionalizazioan eta proiekzioan lagunduz. Ekimenak lurraldearen, produktuaren eta gastronomiaren arteko lotura sendotu nahi du, belaunaldi-erreleboari eta nekazaritzako elikagaien eredu sendoago, jasangarriago eta sektorearekin konektatuagoen eraikuntzari ekarpena eginez.
Lehen edizioan hautatutako proiektuek Gipuzkoako lehen sektorearen eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren aniztasuna ordezkatzen dute. Hamar proiektuk hartuko dute parte lehenengo edizioan, eta horien artean dago Ibai Alberdi aretxabaletarraren Zaloña-Aurrekoa proiektua.
Lan-eremu nagusiak komunikazioa eta markaren posizionamendua, produktuaren kalitatea, eta berrikuntza eta garapena izango dira. Behar horietatik abiatuta, datozen hilabeteetan mentoretzak, lan-saioak eta aholkularitza espezializatua aktibatuko dira. Programak, gainera, parte hartuko duten ekimenak euskal ekosistema gastronomikoko eragileekin konektatzea bilatuko du: sukaldariekin, jatetxeekin, sektoreko profesionalekin, erakundeekin eta lurraldeari lotutako beste eragile batzuekin. Prozesua amaitzean, proiektu bakoitzarekin egindako ibilbidearen ebaluazioa egingo da, aurrerapenak, ikaskuntzak eta jarraipenerako bide posibleak identifikatuz.
Zaloña-Aurrekoa
Aretxabaletako familia-ustiategia da, terreña arrazako behi-haragiaren ekoizpenean zentratuta. Salmenta zuzena lantzen dute, eta eurem produktuari ikusgarritasun, balio eta posizionamendu handiagoa eman nahi diote.