Julen Axpe bakarrizketariak emanaldia egingo du uztailaren 8an

Julen Murua Mesonero 2026ko uztailaren 6a

Julen Axpe bakarrizketaria.

Kultur ekintzek ez dute etenik izango uztailean, eta bakarrizketek, musikak eta antzerkiak hartuko dituzte herriko kaleak.

Datorren asteko eguaztenean, hilak 8, 19:00etan hasita, Julen Axpe bakarrizketariak emanaldia egingo du Durana kalean. Furgonetan bizi izan da azkenengo lau urteetan Axpe, eta Euskal Herriko txoko askotara iritsi da haren umore hurbil, zirikatzaile eta interaktiboarekin emanaldiak egiten. Euskal Herritik kanpo ere egin ditu hainbat saio, eta sare sozialetan ere ibiltzen da bakarrizketariaren bizitza erakusten. Bakarrizketez gain, futbol partiduetako euskarazko esataria ere bada, eta kolaboratzaile ibiltzen da telebistako hainbat saiotan.

Hurrengo emanaldia datorren asteko domekan izango da, hilaren 12an, 19:30ean hasita, Herriko Plazan. Xabier Aburruzaga igoko da plazako oholtzara, eta, trikitiaren bueltan, dantzan jarriko ditu herritarrak harekin egongo diren musikarien laguntzarekin. Azkenik, uztailaren 15ean, 19:00etan hasita, Belorrieta kalean, Makil hotsak emanaldia egingo dute. Ikuskizuna hainbat makil-dantzatan oinarrituta dago, baina, dantzaz harago, ahotsak, testuak eta mugimendua ere protagonistak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak