Aretxabaletarrek estimu handian dituzte Portasolgo jaiak eta aurten ere taldetxo batek horiek antolatzen jardun du. Hona hemen egitaraua:
Uztailak 16, eguena
- 18:00 Ur jolasak, ur-parkean.
- 19:00 Pintxo-potea.
- 20:00 Radarraren aurkako III. lasterketa.
- Ondoren, Txalainak taldearen kontzertua.
Uztailak 17, egubakoitza
- 18:30 Gaiteroak, buruhandi eta erraldoiekin.
- 19:00 Patata-tortilla txapelketa, txosnagunean.
- 19:00-23-00 Artisau azoka, Hibai-Gain elkarte parean.
- 19:00 Txupinazoa, txosnagunean.
- 22:00 Lekittoko Deabruak taldearen ikuskizuna, Dagdatik hasita.
- 21:30 Kontzertuak, txosnagunean: 48280, Akulu eta Sun's Door.
Uztailak 18, zapatua
- Grafiti erakusketa egun osoan zehar.
- 11:00 Lasterketa gazteentzat, Bizkaia kalean.
- 12:00 Arku-tiraketa erakustaldia, futbol zelai txikian.
- 12:00-14:00 Puzgarriak, Hibai-Gain elkarte parean.
- 15:00 Bazkaria –txartelak auzoko tabernetan salgai–.
- 16:30 Mus txapelketa, Eguzki tabernan.
- Arratsaldean eta gau partean: DJak eta kontzertuak auzoko tabernetan.
- 2130 Kontzertuak, txosnagunean: Berandu baino lehen; Apohteke 90; eta Aingura.
- 22:00 80 hamarkadako festa, DJ Maikel Night-en eskutik, Atseden pareko plazatxoan.
Uztailak 19, domeka
- 13:00 Paella lehiaketa, txosnagunean.
- 19:30 Nagusiendako dantzaldia, Atseden pareko plazatxoan.