Urteko balantzea egingo du UDAk egubakoitzeko batzar orokorrean

Julen Murua Mesonero 2026ko uztailaren 2a

Aretxabaleta Kirol Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du uztailaren 3an, 18:30ean hasita, Arkupe kultura etxean.

2025-2026ko denboraldiaren balorazioa egingo dute kirolaren arloari zein arlo ekonomikoari dagokienez, eta datorren denboraldia aurkeztu ondoren, azken hilabeteetan garatutako plan estrategikoa aintzat hartuta. Galderetarako eta proposamenak egiteko tartea ere egongo da; horregatik, bazkideak batzarrera gonbidatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak