"Herriko hainbat ekimenetan parte hartu ondoren, jabetu gara Aretxabaletako herriak haurren inguruan dituen kezken gainean, eta hori horrela izanik, haurrak elkartzeko espazio berri bat eskaini nahi dugu", adierazi dute Gurabarriko kideek.
Eskola komunitaterako kanpo ekintzak antolatzen hasi zirenetik hainbat urte pasatu dira eta orain, gainerako herritarrentzat ere antolatu gura dituzte, "hezkuntza ez formala eta aisialdi eskaintza" aberasteko: "Gurabarritik ikusten dugu kanpo ekintzen helburua ez dela bakarrik ondo pasatzea, gure helburuen artean ditugu beste hauek ere: ikastea, harreman berriak sortzea eta elkarrekin haztea. Hori horrela, ongi-etorriak izango dira gurera animatzen diren haur zein heldu guztiak".
Ekintzak
Proposatutako ekintzen artean honako hauek daude:
Haur Hezkuntzakoentzat:
- Psikomotrizitatea: HH3tik HH5era.
- Ordubete astean –bi txanda–: eguenetan, 16:30etik 17:30era eta eguenetan, 17:30etik 18:30era.
- Baby patinajea: HH3tik HH5era.
- Astean ordubete: martitzena: 17:30etik 18:30era.
- Marrazketa: HH4-HH5. Astean ordubete.
- Ordutegi proposamena –aurrerago adosteko–: astelehena, asteartea edo osteguna: 16:40etik 17:40era.
Lehen Hezkuntzakoentzat:
- Doplay zientzia (robotika): LH1etik LH6ra.
- Astean ordu eta laurden. Ordutegi proposamenak.
- LH1-LH2: Asteazkena: 17:00etik 18:15era.
- LH3-LH4: Astelehena: 17:00etatik 18:15era.
- LH5-LH6: Astelehena: 18:15etik 19:30era.
- Astean ordu eta laurden. Ordutegi proposamenak.
- Irristaketa artistikoa: LH1etik LH6ra.
- Astean ordu eta erdi. Ordutegi posibleak:
- Asteartea: 18:30etik 20:00etara.
- Osteguna: 17:30etik 19:00etara.
- Astean ordu eta erdi. Ordutegi posibleak:
- Marrazketa: LH1etik LH6ra. Astean ordubete.
- Ordutegi proposamenak –aurrerago adosteko–: astelehena, asteartea edo osteguna 16:40-17:40
- Sukaldaritza: LH5-LH6. Astean ordu eta laurden.
- Osteguna: 16:45etik 18:00etara.
- Panderoa eta trikitixa –haurrak eta helduak–. LH1etik LH6ra.
- Trikitixa LH3tik LH6ra. Astean 45 minutu.
- Astelehena edo egubakoitza: 17:30ean hasita.
Izena emateko epea zabalik daukate uztailaren 5a arte eta horretarako honako helbide elektronikora idatzi behar da: gurabarri@kurtzebarri.eus.
