Aise altxatu dute tantaia 2008an jaiotakoek

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 24a

2008an jaiotako gazteen ardura izan da aurten tantaia altxatzea eta aise egin dute, urduritasun apur bat sorrarazita ikusleen artean baina apenas arriskurik.

Goiz partean bota zuten pinua, eta eguerdirako Durana kalean zeukaten, zurituta eta prest altxatzeko. Ia 100 neska-mutil batu dira aurten eta ez zuten inolako arazorik izan hori altxatzeko; gurasoren bat edo besteren laguntza ere izan zuten, gainera.

Dantzan eginda, bengalak piztuta eta plazan elkartutakoei gazta eskainita borobildu zuten ekitaldia.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak