Ekintzaz beteriko Urbaltz Eguna ospatu dute

Julen Murua Mesonero 2026ko ekainaren 21a

Egun osorako ekintzak izan dituzte urteroko ohitura bilakatu den Urbaltz elkartearen egunean.

"Lagun eta familia giroan" igaro dute eguna Urbaltz Egunekoek. "Elkartearen eguna herrira zabaltzea" da euren helburua, eta horretarako hainbat ekintza izan dituzte egun osoan: 12:30ean hasi dute eguna murala margotuta eta, ostean, trikiti eta pandero hotsek girotu dute eguerdiko poteoa. Elkarte parean bazkaldu dute gero, eta kontzertu akustiko batek girotu du bazkalostea. Eguna borobiltzeko, bolatokira joan eta bola-txapelketa egin dute. Txapelketako sailkapena honako hau izan da:

  1. Nerea Lete.
  2. Aner Idigoras.
  3. Jon Ander Alberdi.

Elkarteko bazkide onena: Eneritz Urrutia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak