Katakumeak akabatzeak isunak dakartzala diote Babestuz elkartekoek

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 19a

Katuen babeserako Aretxabaletako Babestuz elkarteko kideak kezkatuta daude, katakumeak akabatu egiten dituztela jakin dutelako; bereziki landa inguruetan gertatzen dela hori diote, "katuek kume asko izaten dituztenean". 

Horregatik, 2023tik indarrean dagoen Animalien Babeserako Legeak dioena gogorarazi gura izan dute; hau da, guztiz debekatuta daudela halako ekintzak, kantuak zein txakurrak izan. Gaineratu dute legeak arau-hauste larritzat zehaztuta duela animaliak akabatzea, eta isunak handiak dira. Konponbidea zein izan daitekeen ere proposatu dute: "Katakumeak ez ugaritzeko emeak esterilizatu egin behar dira eta arrak zikiratu".

Bi urte lanean

Kaleko katuak babesteko eta haien familiak kontrolatzeko helburuarekin 2024an sortu zuten Babestuz elkartea herriko hainbat lagunek, aurretik egon zenari lekukoa hartuta –2023an desagertu zen–.

Katuak neurririk gabe ez ugaritzeko esterilizatzera eramaten dituzte, eta katakumeak adopzioan eman ere bai. Pozik daude, Udalaren babesa izan dutelako hasieratik, eta gaur egun lokala ere badute, Murubide plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak