Mendizaleek "gustura" bukatu dute mendi martxa, bero pasatu arren

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 14a

XIII. Mendi Martxa egin du Murrukixo mendizale elkarteak gaur, domeka, eta 260 bat mendizale elkartu dira beroari aurre eginda ia 25 kilometrotako ibilbidearekin "gozatzeko".

Ibilbide "benetan polita" izan dela Murrukixok prestatutakoa adierazi dute mendizale askok bukaeran. 07:30ean abiatzeko ordua jarrita izan arren, egun beroa zetorrela jakinik, goizago irten dira batzuek. Aldaparik gogorrenak gehiegi berotu aurretik pasatu dituzte gehienek eta tontorrean haize gozoa topatu dute. 11:00ak bueltan iritsi dira lehenengoak eta 14:00etan azkenak. Nekatuta baina goiz pasa ederra eginda "gustura" ziren guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak