Bailarara begira jarri dira Debagoieneko gazte feministen topaketan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 13a

Iluntzeko kontzertu akustikoan.

Egun osoko egitaraua zuten prestatuta gaurko Aretxabaletan, Debagoieneko gazte feministen topaketa ospatzeko. Euren artean harremanak sendotzeko, saretzeko eta bailara mailan zer egin dezaketen aztertzeko balio izan die.

Eguerdia aurretik, kafe tertulia egin dute eta oso aberasgarria izan dela adierazi dute Aretxabaletako gazte feminista taldekoek. Bailarako herri denetako gazteak elkartu direla adierazi dute eta eskualdeko egungo argazkia zein den aztertu eta aurrerantzean Debagoiena mailan zer egin eta nola gauzatu dezaketen partekatzen eta lantzen ibili direla.

Herriko txoko feministan egin dute bazkaria eta arratsalderako zuzeneko musikaz gozatzeko kontzertu akustikoa zuten iragarrita, Aintzira eta Izadi, 19:30ean, Urbaltzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak