Mitarte kalean egin du UDAk, Aretxabaletako Kirol Elkarteak, aurtengo denboraldi amaierako sari-banaketa. Futbolean, pilotan, bola-jokoan zein karatean nabarmendu diren jokalari, entrenatzaile zein talde saritu ditu; hamasei sari guztira. Horren aurretik puzgarriak eta baloi-jolasak jarri zituen herriko plazan umeendako.
Hemen UDAk aurten emandako saridunen zerrenda:
- Gol gehien egin dituena, mutiletan: Amets Alcaraz. 36 gol sartu ostean klubeko goleatzaile nagusia izan da.
- Gol gehien egin dituena, nesketan: Lauren Balanta. 28 golekin nesken goleatzaile nagusia izan da.
- Asistentzia gehien egin dituena, mutiletan: Axi Elkorobarrutia. 19 asistentzia egin ditu
- Asistentzia gehien egin dituena, nesketan: Laia González de San Roman. 22 asistentziekin klubeko asistentzia gehien eman duena izan da
- Talde onena, puntuak partiduko: Infantil A taldea. 2,4 puntu partiduko lortu ditu; 65 puntu 27 partidotan
- Talde Garbiena: Nesken kadete taldea. 8 txartel hori denboraldi osoan zehar. Tarjeten ligan ez dute protestagatik txartelik jaso.
- Progresio handiko taldea: Infantil B. Lehen fase gogor baten ostean, bigarren fase oso ona egin dute; kopa kanporaketetan sartzeko borrokan egon dira azken jardunaldietara arte.
- Atezain onena: Helene Morales. Denboraldian zehar geldiketa erabakigarriak eginez, segurtasuna eta fidagarritasuna erakutsi duelako
- Boloak oso osokoa: Gorka Madinabeitia. Hiru Txirlo txapelketa irabazi ostean denboraldi bikaina borobilduz
- Karate oso osokoa: Maitane Bartolomé. Entrenamenduetara % 92 baino gehiago joateagatik, klubarekin lankidetzan aritzeagatik, taldekideei laguntzeagatik, txapelketa guztietara joateagatik eta horietan emaitza onak lortzeagatik. Hau da, klubarekiko konpromiso maximoa.
- Futbol oso osokoa, mutiletan: Ekain Davila. UDAk dituen balioak zelaian erakutsi ditu, nahiz eta emaitza txarrak izan borrokan jarraitu du eta ez du amore eman.
- Futbol oso osokoa, nesketan: Maddalen Ziardegi. Zelain eredu izateagatik bere jarrera eta grinarekin
- Jokalari onena, nesketan: Lauren Balanta. Aurten izandako progresio handiarekin, taldeko erreferente bihurtuta.
- Jokalari onena, mutiletan: Peru Zubiria. Aurten erakutsi duen mailagatik
- Pilota saria: Axi Elkorobarrutia. Izan duen progresioagatik
- Entrenatzaile oso osokoa: Unai Calzon. Hirugarren mailan historian lehen aldiz UDA mantentzegatik eta errekonozimendu bezala bere lehen taldean izandako ibilbideagatik.