"Bero egingo du, baina aldaparik gogorrenak pasata izango ditugu 10:00ak bueltarako. Eta bigarren partean gerizpea da nagusi", azaldu dute Murrukixoko kideek.

Plazatik abiatuta, Mendiolatik bueltan, Kurtzebarrira hartuko dute eta haren ostetik Kargalekura jo. Handik Degurixara sartuko dira, gero Bizkarlatzara, eta handik Leizargaratera joango dira. Arlutzetik bueltan, Mandobidetik jaitsiko dira Eskoriatzako Lete auzora; eta PR-1 hartuta Almenetik pasatu eta Murrukixoren lokalean bukatuko dute. Ibilbide horretan, anoa-postu pare bat izango dituzte: bata Kargalekun, zortzigarren kilometroan, eta Leizargaraten bestea; 11:00etatik aurrera Durana kalean ere eskainiko dute jatekoa eta edatekoa.
"Helburua da gure paraje hauek ezagutzera ematea eta betiko bideetatik irtetea. Ez da lasterketa bat; hortaz, ondo pasatzera etorri", diote antolatzaileek.