UDA Eguna ospatuko dute gaur, sari-banaketa eta guzti

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 12a

UDAk denboraldi amaierako ospakizuna egingo du gaur, ekainak 12. Herriko Plazan egokituko dute gunea eta umeendako puzgarriak izango dira 17:00etan hasita. Ondoren, 19:00etan, denboraldian nabarmendu diren kirolariei sariak banatuko dizkiete Mitarte kalean, eta arratsaldea borobiltzeko, Oier eta Aratz bikoteak kontzertua emango dute.

Futbolean, pilotan, bola-jokoan zein karatean nabarmendu diren jokalari, entrenatzaile zein taldeak sarituko dituzte hamasei sari banatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak