09:30ean elkartuko dira, auzolanean muntaia egiteko, eta, ostean, 10:10ean, tarta lehiaketako tartak aurkeztuko dituzte jangelan. Orduan hasiko dituzte egitarauko ekintzak: Lehen Hezkuntzako ikasleek herri kirolak egingo dituzte eta Haur Hezkuntzakoek, tailerrak, Herriko Plazan; jarraian, Kurtzebarriko batukadako kideek, buruhandien laguntzarekin, emanaldia egingo dute; goizeko hitzordu nagusia 13:30ean izango da, Eguzkiari agurra ikuskizuna; eta, ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira eskolako kideak, frontoian, 14:30ean.
Bazkalostean ere ekintzak
Frontoian bapo jan eta gero, eskolako kideek izango dute oraindik nola gozatu. Goizeko lehenengo orduan aurkeztutako tarten artean onenak aukeratuko dituzte, eta lehiaketako irabazleen berri eman. Gainera, gazteenek gozatzeko puzgarriak eta jolasak egongo dira, 16:00etan, eta tarte horretan dantza eta musika egongo da frontoian, batetik, eta bola-joko txapelketa, bestetik. Bukatzeko, 18:00etan, berriro elkartu eta jasotze-lanak egingo dituzte.