Lausittako hainbat ataritako ur-hornidurako sarea berrituko dute

Julen Murua Mesonero 2026ko ekainaren 11

Lausittako lanak.

Azken astean Lausittan eta Otaloran gertatu diren ur-ihesak "urgentziaz" konpondu behar izan dituzte udal-zerbitzuek, Udalak jakinarazi duenez.

Zenbait atari kaltetu zituen Lausittako ur-ihesak, eta bizilagunak hainbat orduz ur-hornidurarik gabe utzi. "Konponketa lehenago iritsi behar zela jakinda, urgentziaz, atarietako ur-hornidurako hodia erabat berritzea" erabaki du Udalak. 2 eta 12. atarien artean egingo dituzte lanok, eta ur-hornidurako sarea ere berrituko dute. Jakinarazi dutenez, lanek iraun bitartean "oinezkoen pasabidea bermatuko da, baina beharrezkoa izango da aparkaleku batzuk aldi baterako kentzea". Obrek eragin ditzaketen "kalteen berri zein oso laburra izango den ur-mozketa baten berri" ere aldez aurretik emango diete bizilagunei. 

Bestalde, Otalorako matxuraren konponketa lanetan beste hodi bat hautsi zen, eta, ondorioz, inguruko bizilagunak urik gabe egon ziren hiru orduz. Udalak jakinarazi du "ihesa konpontzeko lanen ondorioz izanda" ez zutela "halakorik gertatzea espero" eta, hori dela eta, ezin izan zutela "aldez aurretik abisatu". Hala, "barkamena" eskatu nahi izan dute Lausittako zein Otalorako ur-ihesen ondorioz sortutako eragozpenengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak