Debagoieneko gazte feministen topaketa egingo dute bihar, Aretxabaletan

Koldo Zubia Salas

Debagoieneko gazte feministen artean harremanak sendotu, saretu eta elkarrekin ondo pasatzeko topaketa egingo dute bihar Aretxabaletan.

11:30ean hasiko dute eguna, Herriko Plazan elkartuko baitira guztiak; bertan, kafe-tertulia egingo dute. Horren ostean, 12:30ean, poteoa hasiko dute, Urbaltz tabernatik. Poteoa amaitutakoan, bazkariaren txanda izango da: Txoko Feministan egingo dute eta bazkaloste musikatuarekin girotuko dute gunea. 

Topaketa eta egun osoko jaia amaitzeko, berriz, kontzertu akustikoa emango dute Aintzirak eta Izadik, Urbaltzen, 19:30ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak