Ainara Urrutia aretxabaletarrak podiumeko koxka gorenera igotzea lortu du gaur egin duten XV. Gasteizko Mendiak proban. 62,15 kilometroko luzera eta ia 6.000 metroko desnibel metatua izan ditu ibilbideak eta Urrutiak 6 ordu eta 35 minutu behar izan ditu osatzeko. Denbora horrekin, gainera, emakumezkoen aurreko errekorra, 7 ordukoa, hautsi du. Irune Velez de Mendizabal izan da bigarrena 6 ordu eta 43 minuturekin eta Ania Hernandez hirugarrena 7 ordu eta 16 minuturekin.
Guztira 1.000 parte-hartzaile izan dituen proban Markel Urigoitia otxandioarra izan da gizonezkoetan azkarrena 5 ordu eta 21 minutuko denbora eginda.