Kultura ekitaldiak herriko txoko ezberdinetara eroatea da ekimen horren helburua eta herritarrak gustura joan ziren Larrino auzora.
Gainerakoak, herrian bertan izango dira baina hainbat txokotan; guztiak 19:00etan. Hona hemen horiek:
- • Ekainak 5, egubakoitza
Antzerkia: Alonso, ezinezko mandatuen mezularia (Hortzmuga). Herriko Plazan. - • Ekainak 10, eguaztena
Antzerkia: Boli kalean (Pantzart). Gipuzkoa plazan. - • Ekainak 17, eguaztena
Kontzertua: Jon Basaguren. Mitarte kalean. - • Ekainak 19, egubakoitza
Musika eta dantza ikuskizuna: Euskorleans eta Kukai. Herriko Plazan hasita kalerik kale. - • Ekainak 26, egubakoitza
Antzerkia: Marietak (Zirika Zirkus). Santakurtz plazatxoa.