Moda ardatz duen ekitaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitatean, hainbat eragilerekin elkarlanean

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 3a

Mondragon Unibertsitateko Kultur eta Sormen Industrietako ikasleek, Aretxabaletako hainbat eragilerekin elkarlanean, Hutsuneak oihaletan izeneko ekitaldia egingo dute. Martitzenean, ekainaren 9an, izango da hori 18:30ean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko IdeiEnean.

Moda eta artisautza ardatz hartuta, sorkuntza, hausnarketa eta tokiko praktiken inguruko topagune bat sortzea da ikasleen helburu. Hor elkartuko dituzte herriko hainbat eragile; batetik merkatari batzuk: Almila Shop, Begiondo optika, Belar Meta, Gemes estetika, Hegoa, Kilima, Lie, Mimatu, Tak eta Xamur. Bestetik, Katalin Antxia Abasolo (Athora Mantara) diseinatzaile eta sortzailea ere han izango da. Eta hirugarrenik, Jaiki elkartea.

Katalin Antxiak bertaratzera gonbidatu ditu herritarrak: "Ikustera ohituta ez gauden horietako kultura ekitaldi bat izango da. Konfiantza ematea dagokigu hori prestatzen jardundako ikasleei. Eta merezi izango du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak