07:30ean abiatuko dira, Herriko Plazatik, eta ia 25 kilometro dituen ibilbidea osatu beharko dute. Mendiolatik gora joango dira Kurtzebarrira eta Kargalekutik eta Degurixatik pasatuta Leixargaratera iritsiko dira; Arlutzetik pasatu eta Mandobidetik jaitsiko dira eta Almenetik bueltan Murrukixoren lokalean bukatu. Ibilbide horretan bi anoa postu egongo dira jatekoarekin eta edatekoarekin: 8. kilometroan, Kargalekun, eta 14. kilometroan, Leizargaraten.
Izen-emate epea zabalik
Izena eman daiteke ekainaren 1etik 4ra bitartean, Murrukixoko egoitzan, 19:30etik 20:00etara, bost euroan. Egunean bertan ere eman ahal izango da, 10 euro ordainduta.
