Bihar, eguaztena, irekiko dute ur-txorroten parkea Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2026ko maiatzaren 26a

Aretxabaletak ere izango du ur-txorroten parkea. Markole auzoan prestatu dute hori eta bihar, maiatzak 27, arratsaldean zabalduko da. Aurreratu egin dute irekiera data egunotako beroaldiari aurre egiteko.

Udalaren asmoa zen ekainean zabaltzea baina egunotako tenperatura altuak direla eta aurreratzea erabaki du. Egunero egongo da irekita 10:00etatik 22:00etara bitartean –bihar arratsaldetik aurrera– eta txorrotek pultsadore sistema izango dute martxan jartzeko.

Irekiera partziala izango dela oraingoz eman dute jakitera Udaletik: "Ur parkea inguratzen duen eremuko belarra oraindik hazten ari da, eta guztiz prest dagoenean zabalduko da gune osoa".

Txakurrak sartzea debekatuta

Segurtasuna eta garbitasuna bermatzea dela helburua gaineratu dute, erabiltzaileak lurrean etzan ahal izateko eta "baldintza higieniko egokiak" mantentzeko. Horregatik, debekatuta egongo da parkean txakurrak sartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak