Gaur goizean aurkeztu du Aretxabaletako Udalak ikuspegi feminista duten obra artistikoen sorkuntza sustatzeko asmoarekin, lehen aldiz abian jarri duten proiektu feministen sormen beka. "Badakigu jendeak proiektu ugari dituela buruan" dio Ainhoa Sanchez, Aretxabaletako Udaleko Berdintasun zinegotziak, baina maiz "baliabide faltagatik ez doaz aurrera", honi Udaletik bultzada bat eman nahi izan diote
Beka honetako proiektuetan diziplina artistikoak baliatuko dira: gizartea zalantzan jartzeko, kontzientzia sortzeko, aldaketarako edo kohesio sozialerako, besteak beste. Azaldu dute edozein proiektu kultural aurkeztu daitekela: antzezlana, musikala, literarioa, plastikoa…Gaiari dagokionean, irekia izango da, bekako markoaren eta helburuen baitan.
Bekaren onuradunak
Bekaren onuradunak hamasei urtetik gorako norbanakoak –banaka edo taldean– eta
legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkartek izan daitezke, baldin eta egoitza
soziala Aretxabaletan badute eta jarduera Aretxabaletan garatzen badute. Euskaraz garatu beharko da proiektua eta gehienez bakoitzak hiru lan aurkeztu ditzake.
Epaimahaiak baloratuko ditu lanak eta puntuazio altuena lortuko duena izango da, 5.000 euroko bekaren irabazlea. Ebazpena argiaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabi hilabete izango ditu bekadunak proiektua gauzatzeko.
Bekaren oinarriak estekan konsultatu daitezke eta informazio gehiago nahi izanez gero, berdintasuna@aretxabaleta.eus -era ere idatzi daiteke