Hiru zilarrezko domina eskuratu ditu Nile Agirretxe aretxabaletarrak

Mirari Altube Arrese 2026ko maiatzaren 26a

Nile Agirretxe zilarrezko dominarekin, hiru argazkietan. (Argazkiak: Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak)

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak jokatu dira asteburuan eta Nile Agirretxe Ayala aretxabaletarrak hiru domina lortu ditu infantil mailan. Dorletako Ama txirrindularitza taldeko eta Arrasate Atletiko klubeko kirolariak "denboraldi bikaina borobildu" du krosean, atletismoan eta errepideko txirrindularitzan.

Agirretxek atletismoa eta txirrindularitza uztartzen ditu, eta hirutan lortu du podiumera igotzea.

Lehenengoa, krosean izan zen; txapelketa, martxoaren 1ean jokatu zuten Arrasateko Atxabalpen eta Euskadiko Infantil mailan bigarren postua eskuratu zuen. Bigarren domina, joan den zapatuan, jaso zuen; Irungo Plaiaundi atletismo pistan jokatutako Euskadiko txapelketan, 1.000 metroko proban hain zuzen ere.

Eta hirugarrena, domekan, txirrindularitzan, lortu zuen. Amurrioko Refor poligonoan lehiatu zen Euskadiko Infantil mailako Errepideko Txirrindularitza txapelketan Dorletako Ama taldearekin.

"Polibalentzia eta maila altua" ez direla bateraezinak adierazi dute antolatzaileek eta "eskualdeko kirolaren etorkizuneko izenetako bat" dela argi utzi du Agirretxek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak