Kiroldegiko kantxan egokitutako mahaietan hartu zuten leku eta elkartutakoek gustura bazkaldu zuten: bazkaria bikaina, aparteko giroa eta, gainera, opari banaketa. Hala zioten bukaeran. Dantzan egiteko tartea ere hartu zuten, eguna borobiltzeko. Udal ordezkariak, Gari Iturbe alkatea zein Javier Mar zinegotzia ere bertan izan ziren.

Udalaren esanetan "jardunaldiak berriz ere agerian utzi zuen herriko jubilatuen arteko elkartasuna eta giro ona".
