Urrezko domina eskuratu du Maitane Bartolomek eskolarteko karate txapelketan

Mirari Altube Arrese 2026ko maiatzaren 25a

Gipuzkoako Eskolarteko Kirol Txapelketa jokatu zuten atzo, domeka eta UDAko Maitane Bartolomek urrezko domina eskuratu zuen infantil mailan, aurkariak "nagusitasun handiz" mendean hartuta.

Garaipen horri esker Euskadiko Eskolarteko Jokoetarako sailkatu da Bartolome; datorren domekan, maiatzaren 31n, jokatuko da txapelketa, Pasaian: "Iaz lortutako urrezko domina berriro eskuratzen saiatuko da Maitane".

Horrez gain, Gipuzkoako Federazioaren Udaberriko Jaialdian ere hartuko du parte; ekainaren 7an izango da, Azkoitian. Denboraldiari amaiera emango dio ekainaren 13an, Iruñean antolatutako Donibane Trofeoa jokatuta; klubeko beste hainbat lehiakide ere izango dira han.

"Denboraldi amaiera bizia Maitanerentzat; izan ere, kirol arloan bilakaera nabarmena erakusten ari da", adierazi dute UDAtik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak