Ekainaren 3ra arte eman daiteke izena udaleku irekietan

Julen Murua Mesonero 2026ko maiatzaren 21a

Uztailaren 6an hasi eta 24an bukatuko dira aurtengo udalekuak; astelehenetik eguenera bitarteko saioak izango dira.

Gaur zabaldu dute 2026ko udaleku irekietan izena emateko aukera, eta ekainaren 3ra bitartean egongo da horretarako aukera. Aurtengo udalekuak uztailaren 6an hasi eta 24an bukatuko dira, eta, ohiturari jarraituz, astelehenetik ostegunerako jarduna izango da. Astelehenetik eguaztenera ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango da; eguenetan, berriz, 09:00etatik 17:00etara.

Prezioari dagokionez, aurtengo udalekuetan parte hartu nahi duen haur bakoitzeko 95 euro ordaindu beharko ditu familia bakoitzak, eta haur bakoitzeko izen-emate formulario bat bete –hirugarren haurraren izen ematea doakoa izango da–. Halaber, familia bakoitzaren diru-sarreren araberako hobariak egongo dira aurten ere; hura eskatzeko azken eguna ekainaren 10a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak