Intzidentzien gaineko abisuak bidali ahal izango dituzte herritarrek 'Aretxabaletaklik' aplikazioaren bidez

Mirari Altube Arrese 2026ko maiatzaren 20a

'Aretxabaletakilk' aplikazioa. (Argazkia: Aretxabaletako Udala)

Herrian gertatzen diren intzidentzien abisuak bidaltzeko plataforma abian da Udaletik jakinarazi dutenez. Argiteriaren matxurak, kale altzarien konpondu beharrak, errepide edo espaloietan arazoak eta bestelako gorabeherak bidali ahal izango dituzte herritarrek, Aretxabaletaklik aplikazioaren bidez.

Udalak abian duen Aretxabaletaklik aplikazioa deskargatu behar da intzidentzien berri emateko, eta horretarako argibideak Udalaren webgunean daude.

Deskargatu ondoren erabiltzaile-kontu bat sortu behar da eta profila osatu –kontua behar bezala sortu dela baieztatzeko mezu elektroniko bat jasoko da–. Ondoren, aplikazioan norberaren erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin sartu. Behin barruan sartuta, menuan Intzidentziak izeneko atala dago: datuak bete, gorabeheraren gaineko azalpena idatzi eta argazki bat gehitu ahal izango da.

Abisu hori zuzenean udalera bideratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak