Herriartekoa hasten duten aldiro Hernani torneoa irabazteko faboritoen taldean egoten da, eta atzo hori bera berretsi zuten pilotari aretxabaletarren aurrean. Kadetetan Akizuk eta Elkorobarrutiak 3-22 galdu zuten Labakaren eta Zugastiren kontra. Gazte mailan ere beste horrenbeste gertatu zen, Gonzalezek eta Ibabek 4 tanto egin zituzten Alberdiren eta Osesen kontra, eta senior mailako pilotari Lanzosek eta Zugastik lortu zuten partidu parekatuena egitea. Eta hala ere, 10-22 galdu zuten Apaolazaren eta Oiartzabalen kontra. Oraindik itzuliko partiduak geratzen dira, datorren astean Hernanin, baina aretxabaletarrei malda gora jarri zaie kanporaketa. Hala ere, txapelketan parte hartu eta joan den asteko kanporaketa gainditu izana nabarmentzeko moduko lana izan da.