Txakolina dastatzeko aukera izango da zapatu eguerdian

Julen Murua Mesonero 2026ko maiatzaren 14a

Txakolina zerbitzen herritar bati, iaz.

Asteburu bete-betea dute aretxabaletarrek aurrez aurre. Zapatu eguerdian, hain zuzen ere, Txakolin Eguna egingo da 12:30ean hasi eta 14:30era bitartean. Getariako txakolina jatorri izeneko sei upategitako txakolina dastatzeko aukera egongo da Mitarte kalean.

Txakolin Egunari harrera beroa egin izan diote herritarrek hainbat txakolin-mota probatzeko aukera izan ohi dutelako  sei euroan –bost trago eta kopa bat izango dituzte prezio horretan–.

Txakolina bakarrik ez, herriko ekoizleen produktuak dastatzeko eta erosteko aukera ere egongo da; besteak beste, hanburgesak eta pintxoak jan ahal izango dute bertaratuek. Horrez guztiaz gain, musika eta jai-girorik ere ez da faltako zapatuan; izan ere, Aretxabaletako zein Lazkaoko erraldoien konpartsek eta Imanol Intxausti eta Iñaki Larrea trikitilariek girotuko dute eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak