Jon Sarasuaren olerkia, Lehendakariak Leon XIV Aita Santuari eman dizkion oparietako bat

Hasier Larrea 2026ko maiatzaren 13a

Imanol Pradalesek Leon XIV.a Aita Santua agurtzeko aukera izan du Vatikanora egindako bidaia ofizialean. Hiru opari eman dizkio Lehendakariak; horietako bat, Jon Sarasua aretxabaletarrak idatzitako poema bat, euskaraz eta kitxuaz.

Imanol Pradalesek Leon XIV.a Aita Santua Euskadi bisitatzera gonbidatu du Vatikanora egin duen bidaia ofizialean. Bertan, Aita Santua agurtzeko aukera izan du San Pedroko Entzunaldi Publikoan, eta bilera bat izan du Egoitza Santuko Estatu idazkari Pietro Parolinekin.

Lehendakariak "Euskadirentzat sinbolismo handikoak diren opari batzuk" helarazteko aprobetxatu du Aita Santuarekin izandako enkontrua. Hala, Juan Larreak Picassoren Guernica koadroari buruz idatzitako liburua, Jose Luis Zumetak 1999an egindako margolanaren berrinterpretazioaren erreprodukzioa, eta Jon Sarasuaren euskarazko eta kitxuazko olerki bat eman dizkio.

Aretxabaletar idazle eta pentsalariak egindako poema horrekin Lehendakariak eskerrak eman nahi izan dizkio Leon XIV.ari "bere bizitzako etapa garrantzitsu batean hizkuntza indigenekin eta, beraz, munduko hizkuntza eta kultura minorizatu guztiekin izan duen inplikazio eta konpromisoagatik". Olerkia euskaraz idatzita eta kitxuaz itzulita eman dizkio, "lagunarteko hizkuntza batekiko errespetu, estimazio eta senidetasun-keinu gisa".

Jon Sarasuaren poema, koadroan eta testuan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak