"Gure pintxo poteetako protagonista bila gabiltza. Hortaz… Adi, sukaldari eta pintxozaleok; hemen dago Loramendiko pintxo lehiaketa!" zabaldu dute sare sozialetan.
"Ideia on bat, gogoa, eta herria Loramendira gerturatuko duen pintxo goxo bat" eskatu dituzte: kozinatzeko erraza eta merkea, gehienez zazpi osagai dituena eta aukera begetala edo glutenbakoa prestatzeko modukoa.
Pintxo hori aurkeztu beharko da maiatzaren 20an, hurrengo eguaztenean, orduan batuko baita epaimahaia. Banaka, binaka edo taldeka aurkeztu ahal izango da. Eta izena emateko epea hilaren 19a arte izango da zabalik; hona hemen horretarako bideak: 685 75 67 29 eta kaixo@loramendielkartea.eus.
Irabazlearen pintxoa salgai egongo da gero pintxo-pote egunean: "Bai, bai; zure pintxoa Loramendiko klasiko bat bihur daiteke!"