Zabalik dago 46. aldiz egingo den Otala Zelaiko krosean izena emateko epea

Mirari Altube Arrese 2026ko maiatzaren 11

Maiatzaren 17an, domeka, jokatuko da Otala Zelaiko herri krosa; 46. aldiz, hain zuzen ere. Izena emateko epea dagoeneko zabaldu dute; herrikrosa.eus atarian egin daiteke.

Herriko korrikalari Joseba Larrinaga Mardo gogoan izaten duen lasterketa kuttuna da aretxabaletarrentzat, eta oraingoan ere lasterkariz bete gura dituzte Urkulu urtegi inguruak UDAk eta Udalak. Izena emateko zabalik dago herrikrosa.eus atarian, 8 euro ordainduta. Egunean ere eman ahal izango da, zelaian bertan, baina 15 euro ordaindu beharko da orduan. 

Helduek, 11:00etan hasita, urtegiari bira emango diote eta Otala Zelain bukatuko dute –8.410 metro–. Haien aurretik, neska-mutikoen lasterketak izango dira. 10:00etan hasita, benjaminek –500 metro–, alebinek –1.000 metro– eta infantilek –1.500 metro– zelaian jardungo dute lasterka, adinka banatuta. Sari-banaketa ekitaldia 12:15ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak