Aurrekoetan legez zirikatzaile etorri dira Kaparrak taldeko mutilak eta umorea eta ironia erabili dituzte kantu berrian; baita iragarpena egiterakoan ere. Hala adierazi dute sare sozialetan: "Ostiraletik aurrera, egunero (16:00tan), sei egunetan, pelikula berri baten testigantza bizi ahal izango duzue. Hau ez da maketa berri bat. Hau ez da disko berri bat. Hau ez da album berri bat. Hau ez dakigu zer den".