Josebe Iturriotz aktibista transfeministak gidatuta, Leslie Feinbergek estatubatuarrak idatzitako eta Fermintxo Zabaltzak euskarara itzulitako Borrokalari transgeneroak liburuaren inguruko liburu-tertulia izango da maiatzaren 14an. TRIL Atxabaltako Txoko Feministan izango da, 18:00etan.
Sexuak eta generoak historian izan duten lekuari "begirada berri bat" eskaintzen dio liburuak. Tertulian zehar hainbat galderari erantzuten saiatuko dira; tartean, ea gizarte guztiek bi genero bakarrik onartu dituzten edo beti egon ote diren gaitzetsiak sexuaren eta generoaren mugak gurutzatu dituztenak.