Arizmendiko kideek hogeigarrenez ospatuko dituzte Udaberriko Jaixek

Gontzal Belategi Zubia 2026ko maiatzaren 7a

Aurreko urteko Udaberriko Jaixetan egkkndako bazkaria. (Argazkia: Arizmendi ikastola)

Egun osoko egitaraua antolatu du Arizmendi ikastolak aurtengo Udaberriko Jaixetarako. Basabeazpitik hasi eta herriko plazaraino, kalejira, jolasak, plaza dantzak eta bazkari herritarra izango dira hitzordu nagusiak.

Etzi, Udaberriko Jaixek hogeigarren aldiz elkartuko dute Arizmendi Ikastolako hezkuntza komunitate osoa, Aretxabaletan. Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleek negua atzean geratu dela ospatu eta umorez eta alaitasunez egingo diote ongietorria udaberriari.

Egun osoko festa

Antolatzaileek azaldu dutenez, egun osoko festa izatea da Udaberriko Jaixen asmoa, eta, horretarako, "ilusio eta gogo handiz", egitarau bat prestatzen ibili dira,"adin guztietako herritarrei zuzendutako" ekintzak jasotzen dituena.

10:30ean hasiko dute eguna, Basabeazpi gunearen kanpoaldean, eta jolasak egiten ibiliko dira bertan. 12:00etan Basabeazpi atzean utzi, eta "jai giroak herriko erdigunera egingo du jauzi", trikitilariek girotutako kalejirarekin. Plazara heltzean, 12:30ean, dantzak izango dira, eta 13:00etan buruhandien txanda izango da. 13:30ean, trikiti soinuak nagusituko dira berriro, eta 14:30ean herri bazkari hasiko da.

15:00etan, umeentzako tailerrak izango dira, eta 16:15ean, musika eta dantzak. Eguna modu borobilean amaitzeko, 17:30ean, txokolate beroa banatuko dute, eta bertan izango da Argitxo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak