Mendi ibilaldia eta Gurabarri Jaia egingo ditu Gurabarrik

Gontzal Belategi Zubia 2026ko maiatzaren 7a

Hainbat ikasle Gurabarri Jaia ospatzen

Gurabarri guraso elkarteak bihar ospatuko du 2026ko Gurabarri Jaia. Domekarako berriz, mendi ibilaldi bat antolatu dute.

Kurtzebarri Eskolako Gurabarri guraso elkarteak bihar ospatuko du Gurabarri Jaia. 16:30ean hasita Herriko Plazan elkartuko dira jaia ospatzeko, eta, Kalakaren eskutik, 4 urtetik gorako haurrentzat egurrezko jolasak jarriko dituzte. 17:30ean, HHko ikasleentzat Vanessa Gonzalez ipuin kontalaria egongo da eskolako aretoan. Horrez gain, 18:00etan, erromeria izango da.

Domekarako, berriz, lagunartean egiteko mendi ibilaldia antolatu dute. 10:00etan elkartuko dira aurrez izena eman zuten kide guztiak, eta Bedoñara joango dira elkarrekin. Ostean, Bedoñako elkartean mokadutxo bat hartzeko aprobetxatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak