Aretxabaletako Arbizelaiko zubibidearen birgaitze lanak direla-eta Arrasate eta Eskoriatza artean –130,500 eta 123,500 puntu kilometrikoen artean– itxi egingo dute AP-1 autobidea eguazten gauerditik eguneko 05:00ak bitartean.
Itxita dagoen bitartean, AP-1aren erabiltzaileek Aretxabaleta pasatzeko irten egin beharko dute autobidetik eta GI-627 errepidea erabili berriro AP-1ean sartzeko Eskoriatzan (Gasteizko norabidean) zein Arrasaten (Eibarko norabidean).