Konponketetan zebilen langile batek deskarga bat jaso du Santutxu ermita inguruan

Koldo Zubia Salas 2026ko apirilaren 30a

Santutxu ermita, Aretxabaletan.

Konponketa lanetan zebilen langile batek deskarga bat jaso du Aretxabaletan, herriaren sarreran dagoen Santutxu ermitaren alboan, Ertzaintzatik adierazi dutenez. Osakidetzaren helikopteroa gerturatu da lan istripua izan den gunera, zauritua artatzeko.

Bestalde, ezbeharraren eraginez, herriko etxe ugari argindarrik gabe gelditu dira Bedarreta auzoan eta Durana kalean esaterako; baita Kurtzebarri eskolan eta udaletxean ere. Jakinarazi dute 15:30ak alderako konponduko dutela matxura, baina etxe batzuetara dagoeneko itzuli da argindarra.

Aramaion ere argindarra joan da, horren ondorioz. Argindar-sortzailea jarri dute martxan eta Asier Agirre alkateak adierazi du ordubete ingurura argindarra bueltatu ahal izan dutela herrira, argindar-sortzailearen bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak