Azken asteetan, aretxabaletarren izaera definitzeko prozesuan lanean dihardute. Bada, lehenengo saioaren ostean, Karmele Igartua aretoan egingo dute Atxabaltar izaera prozesua lantzeko bigarren saioa, maiatzaren 5ean, 18:00etatik 19:30era bitartean. Bigarren saio hori ere herritar guztiei zabalik egongo da, eta edonork izango du parte hartzeko aukera.
Aurreneko saioa aretxabaletarren nortasuna zein den eta zer balio dituen aztertzeko erabili zuten; bigarren saioan, ordea, aurrez aztertutako balio horiek jarrera eta portaera nola bihur daitezkeen izango dute aztergai.