Agarre eta Calzon Elkarte Arteko Mus Txapelketako irabazleak

Mirari Altube Arrese 2026ko apirilaren 27a

Agarre eta Calzon txapeldunak –erdian– eta Alarcia eta Barbero, txapeldunordeak –alboetan–. (Argazkia: Eguzki Alde)

Aretxabaletako Elkarte Arteko Mus Txapelketa jokatu zuten joan den zapatuan eta zazpi elkartetako ordezkariak elkartu ziren, guztira hamabi bikote. Txapeldunak izan ziren Uratz Aldeko Agarre eta Calzon eta txapeldunordeak Hibai Gaineko Alarcia eta Barbero.

Txapelketan parte hartu zuten elkarteak izan ziren Basotxo, Uratz Alde, Muru Alde, Eguzki Alde, Urkulu (batzokia), Urbaltz eta Hibai Gain. Bakoitzetik bi bikote batu ziren Eguzki Aldeko mahaien bueltan –Muru Alde eta Urkulutik bakarra–, hortaz, hamabi bikote izan ziren nor baino nor gehiago.

Lehen fasean hiru bikoteko lau talde sortu zituzten; horietatik bik egin zuten aurrera. Ondoren, kanporaketak izan ziren, finalaurrekoak eta afalostean, finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak