GI-627 errepideko 33. kilometroan, Aretxabaletan, hiru autok talka egin dute 17:00ak inguruan. Ertzaintzaren esanetan txapa istripua izan da eta ez da egon zauriturik. Trafikoan, baina, eragina izan du; Arrasateko Eroskiko biribilgunean itxi egin dute Aretxabaletara hartzeko erraila baina dagoeneko zabalik da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.