'Argazkia.eus' argazki-topaketak baditu irabazleak

Olaia Milikua 2026ko apirilaren 22a

Iazko saridunak. (Argazkia: Goiena).

Aretxabaletako Udalak Argazkia.eus Euskal Herriko argazki topaketaren hirugarren edizioa ospatuko du maiatzaren 9an. Bertan, Aretxabaleta, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako argazkilari onenak saritzen dira. Angel Ayastuik irabazi du herriko saria Ointxapeldunak argazkiarekin. 

Maiatzaren 9an, zapatua, saridunak Arkupeko agertokira igoko dira euren argazki-proiektua ezagutzera ematera, eta haien lana ikusgarri egongo da maiatzean zehar Arkupe Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Topaketa 10:30ean hasiko da aurkezpen ofizialarekin, eta 19:00etan sari banakearekin amaituko da. Egunean zehar, saridunen aurkezpenak eta Gustavo Bravo komisarioak azaldutako erakusketa kolektibora bisita gidatua izango dira. 

Urtero bezala, zortzi irabazle izan dira. Batetik, euskal lurraldeetako irabazle bana: Estitxu Ortolaiz,  Matriarkado, (Gipuzkoa); Ivan Martin, Dark: el sacamantecas, (Araba); Aitziber Abasolo Zorrotzaurre (Bizkaia); Carmenchu Aleman, San Fermin 2001, (Nafarroa); Marc Gasso, Mugalari, (Lapurdi); Pierre Balacey, Ahadi, (Nafarroa Beherea) eta Cristophe de Prada, Pilota, (Zuberoa). Bestetik, Aretxabaletakoa. Aurten, Angel Ayastuik eraman du herriko argazki onenaren saria, Ointxapeldunak lanarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak