Murrukixo mendizale elkartearen bueltan jardundako lagunen topaketa egin dute

Mirari Altube Arrese 2026ko apirilaren 20a

Apirilaren 18an elkartutako taldea.

1991 eta 1994 urte bitartean Murrukixo mendizale elkartearen inguruan ibilitako hainbat lagun elkartu ziren joan den zapatuan, hilaren 18an. 

"Guretzat oso garai berezia izen zen, pazientzia handiko heldu batzuk eta neska-mutil nerabe talde batek topo egin genuelako  elkarteko zuzendaritza batzordean", azaldu dute.
 
Nerabe talde hark ordura arte lanean jardundakoei lekukoa hartu zieten: "Aurretik Murrukixon lanean egin zuten gure erreferenteei erreleboa hartuta, urtetxo batzuk egin genituen bilerak antolatu eta ekintzak eta irteerak eginda. Saltsa horretan bili ginen guztiontzat oso garai aberasgarria izan zen eta oso bizipen politak gordetzen ditugu", diote.
 
Zapatuko ospakizuna hori guztiori gogora ekarri eta berriro elkarrekin egoteko topaketa izan zen. Hala, mendi irteera egin zuten lehenengo eta elkarrekin bazkaldu gero; egun horretarako prestatutako ikus-entzunezkoa ere ikusi zuten. "Batzuek luzatu egin genuen bilera beranduagora arte…" Era beran, aitortza egiteko ere baliatu zuten: "Garai hartan gure lehendakari eta kontu-hartzailea izan ziren Sokorro Unanue eta Ana Mari Iñurrategi bertatik bertara eskertzeko aprobetxatu genuen".
 
Eta zapatuan erabaki zuten bi urte barru, gutxi gora-behera, Murrukixo elkartearen sorreraren 40. urteurrena betetzen denean, deialdi orokor bat egitea, urte horietan guztietan elkartearen bueltan jardundako jendea batzeko asmoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak