Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan Literatur Astea egingo dute Kurtzebarri eskolan, ohi legez. 34.ez izango da eta nabarmentzekoen artean honako ekitaldi hauek iragarri dituzte:
- Liburuen Altxorra: Maila bakoitzari liburu bat eskaini dote "irakurriz goza" dezaten, eta haren inguruan lanketatxo bat egin gero.
- Idazleak ikastetxean: Patxi Zubizarreta idazlearen bisita jasoko dute, hilaren 22an. LH1 eta LH5eko taldeek saio bana izango dute harekin.
- Liburuaren Eguna: Testu bat landuko dute ikasleek apirilaren 23an, egun horren nondik norakoen berri emateko.
- Bisita eta zozketa: Talde guztiek, liburutegian bisita egiteko parada izango dute. Bisita egiterakoan kutxa batzuk egongo dira etapa eta zikloka. Ikasle bakoitzak liburu baten zozketan parte hartzeko aukera izango du.
