Txosna Batzordea sortzeko lehen bilera egingo dute bihar

Julen Murua Mesonero 2026ko apirilaren 15a

Karmele Igartua aretoan egingo dute, 17:30ean hasita, eta 2026ko Andramaixak antolatzea izango da euren lehen egitekoa.

"Herriko behar bati erantzuteko eta gazteen arteko zubiak eraikitzeko" asmoz, Aretxabaletako Txosna Batzordea sortzeko lehenengo bilera egingo dute bihar, 17:30ean hasita, Karmele Igartua aretoan. Andramaixak ate joka daudela aprobetxatu eta jaiak antolatzen hastea da euren asmoa. Batzordea gazte ororen topagune izatea gura dute, eta "norbanakoen antolakuntza grina piztea" izango da euren helburua. Horregatik, kolektibitatea "Txosna Batzordearen indargune moduan" ikusten dute, eta "antolatzeko beharrak" bultzatu ditu urrats hori egitera. Kolektiboei ateak zabalduta egon arren, "norbanakoka" funtzionatzeko asmoa dute, "jende berria proiektura batzea errazteko". Hala, adierazi dute edonor izango dela ongietorria, eta herriko gazteak animatu dituzte lehen hitzordura joan eta "proiektu horren lehen alea jartzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak