Burutik taldeak kontzertua joko du egubakoitzean

Julen Murua Mesonero 2026ko apirilaren 15a

Karmele Igartua aretoan izango da, 22:30ean hasita, eta sarrerak salgai daude sei eurotan.

Burutik taldeak kontzertua joko du egubakoitzean, apirilak 17, 22:30ean hasita, Karmele Igartua aretoan. 2020an sortu zen taldea, Iruñerrian, eta, bi gitarrarekin, baxuarekin, bateriarekin eta akordeoiarekin oinarritu eta elektronika kutsu bat gehituta, pop-rock doinuak lantzen dituzte. Iaz urrian argitaratu zuen Nafarroako taldeak sorreratik ekoiztu duen bigarren lan luzea, Ipuinak izenpean. Harrezkero, Euskal Herriko hainbat txokotan izan dira diskoaren aurkezpen bira dela eta –baita Debagoienean ere–, eta Aretxabaletan egingo dute hurrengo geldialdia. Disko berri horren biran –eta baita 2025ean jotako kontzertuetan ere– Naroa Goñi izango da Nafarroako taldearen abeslaria, Luar Alberd taldekide ohiaren lekukoa hartuta.

Sarrerak dagoeneko salgai daude, Aretxabaletako Udalaren webgunean, sei eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak