Hirukideren informazio bulegoa Aretxabaletan izango da apirilaren 14an

Hasier Larrea 2026ko apirilaren 9a

Kide ugariko familiei zuzendutako Hirukide federazioak informazio bulego ibiltaria jarriko du Aretxabaletako Osasun Zentroan, kide ugariko familientzat dauden eskubide, laguntza eta abantailei buruzko informazio zehatza emateko. 

Informazio saioa Osasun Zentroko bilera gelan (2. pisuan) egingo dute, Errekabarren kalea 6an, apirilaren 14an, asteartea, 09:30etik 17:00etara. Bertaratzen direnek kide ugariko familientzat dauden eskubide, laguntza eta abantailei buruzko informazio zehatza jasotzeko aukera izango dute.

Gainera, familiek elkarteari gai publiko zein pribatuen inguruko zalantzak, iradokizunak edo ekarpenak helarazteko aukera izango dute.

Interesa dutenek aurretiaz formulario bat bete dezakete arreta zuzena eta pertsonala jasotzeko lehentasuna izateko. Hala ere, ez da beharrezkoa, eta hurbiltzen diren familia guztiei emango zaie arreta.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontaktu hauetara jo daiteke: 945 25 36 02, 688 72 89 31 eta  hirukide@hirukide.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak