Izena eman daiteke 'Geroa sortuz' UDAren futbol campusean

Mirari Altube Arrese 2026ko apirilaren 5a

UDAk Geroa sortuz futbol campusa antolatu du uztailerako, beste urte batez. Futbola oinarri izan arren, ildo hezitzailea eta aisialdiko jarduerak uztartzea ere bada egitasmoaren asmoa, antolatzaileen arabera. Izena emateko epea zabalik dago.

Campusa uztailaren 6tik 24ra bitartean egingo da, Ibarra futbol zelaian, eta 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017. urteetan jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago. Campusaren prezioa 280 eurokoa izango da eta plazak mugatuak direla jakinarazi dute antolatzaileek. 

Ordutegiari dagokionez, astelehen, martitzen eta eguenetan 09:30etik 16:30era izango da, bazkaria barne; eguazten eta egubakoitzetan, berriz, 09:30etik 13:30era arte.

Izen-ematea eta informazioa

Izena emateko epea maiatzaren 8an amaituko da, eta interesdunek labur.eus/Geroa_sortuz_2026 helbidean egin dezakete, plazak amaitu bitartean. Informazio gehiago nahi dutenak, berriz, UDAko Iker Gomezekin jar daitezke harremanetan, 659 79 44 65 telefono-zenbakira deitu edo idatzita edo uda.kudeatzailea@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak