Campusa uztailaren 6tik 24ra bitartean egingo da, Ibarra futbol zelaian, eta 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017. urteetan jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago. Campusaren prezioa 280 eurokoa izango da eta plazak mugatuak direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Ordutegiari dagokionez, astelehen, martitzen eta eguenetan 09:30etik 16:30era izango da, bazkaria barne; eguazten eta egubakoitzetan, berriz, 09:30etik 13:30era arte.
Izen-ematea eta informazioa
Izena emateko epea maiatzaren 8an amaituko da, eta interesdunek labur.eus/Geroa_sortuz_2026 helbidean egin dezakete, plazak amaitu bitartean. Informazio gehiago nahi dutenak, berriz, UDAko Iker Gomezekin jar daitezke harremanetan, 659 79 44 65 telefono-zenbakira deitu edo idatzita edo uda.kudeatzailea@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita.
